Kirolak zuzenean
Lekeitioko Torneoko finalerdia, arratsaldean, zuzenean
A.A. | EiTB
Olaizola II-Albisu eta Altuna III-Rezusta bikoteak izango dira aurrez aurre 18:00etatik aurrera.
Lekeitioko pilota jaialdia eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek larunbat honetan, zuzenean, 18:00etan hasita. Bertan, San Antolin jaietako torneoko finalerako txartela eskuratu nahian aterako dira lehiara Olaizola II-Albisu eta Altuna III-Rezusta bikoteak. Partida nagusiaren atarian, Ezkurdia-Tolosa eta Elezkano II-Irusta izango dira nor baino nor gehiago; ondoren, berriz, Arretxe II-L. Galartza eta Tainta-Imaz. Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Andueza izango dira esatariak.
Pilota emankizunaren aurretik, 16:00etan, Bigarren B Mailako futbolari egingo diote tartea ETB1ek eta eitb.eus-ek: Arenas-Toledo neurketaren kontakizuna egingo dute Naxari Altunak eta Juanan Larrañagak.
Bestalde, 12:00etan, ETB4n eta eitb.eus-en, bezperan Zumaian jokatutako zesta puntako Binakako Txapelketako bi finalerdi izango dira ikusgai: Beaskoetxea-Aldazabal / Egiguren-Enbil eta Goikoetxea-Etcheto / Erik-Lekerika. Iñigo Aiestaran izango dugu berriemaile Iñigo Gorostola lagun duela.
la lagun duela.