Itxi

Atal berriak

'En Jake' saioko denboraldi berriaren hasiera gaur, ETB2n

A.H. | EITB

Leer en Castellano

Xabier Lapitzek aurkezten duen iritzi eta analisi saioak gertutik jarraituko ditu egun-eguneko gai politikoak.

'En Jake' solasaldi saioa atal berriekin itzuliko da ETB2ra gaurtik aurrera. Xabier Lapitz kazetariaren eskutik, egunero izango da ikusgai, astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 14:00era, zuzenean. Lapitzekin batera, hainbat hedabidetako kazetariak, alderdi politikoen ordezkariak, talde eta elkarte sozialetako kideak, soziologoak eta politologoak izango dira solaskide, eta egun-eguneko gai politikoak aztertuko dituzte elkarrekin.

Horrez gain, Blanca Saez erredakzioan egongo da, eta harekin bat egingo dute egunero, azken orduko albisteen berri jakiteko.

Egun-eguneko gai politikoen berri izateko, ezinbesteko saioa izango da 'En Jake'. Irailaren 25eko hauteskunde autonomikoen inguruko datu guztiak emango ditu egunez egun, eta Espainiako Gobernua osatzeko prozesuaren nondik norakoak ere jarraituko ditu.

Astelehen honetan, Olatz Barriuso, Fabio Gonzalez, Patxi Gaztelumendi eta Braulio Gomez izango dira solasaldirako mahaiaren inguruan.