22:30ean
'LND'k 'El verano de sus vidas' filma estreinatuko du gaur
A.H. | EITB
Saioa, gainera, Mel Gibsonen neska-lagun berriaz arituko da, Hollywoodeko bikote egonkorrenak ezagutuko ditu eta Gernika filmaren estreinaldiaren berri emango du.
'La Noche de...' saioak Morgan Freeman eta Virginia Madsen protagonista dituen El verano de sus vidas komedia hunkigarria estreinatuko du gaur telebistan. Emaztea galdu ondoren, lur jota geratu den idazle baten istorioa da. Lagun batek bultzatuta, oporrak hartuko ditu, eta hiru alaba dituen emakume dibortziatu bat ezagutuko du oporretan dagoela. Saioak pelikularen filmazioaren eta aktoreen datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.
'LND'k, gainera, Mel Gibson aktorea hartuko du protagonista. Askoren iritziz, horren ibilbide profesionala amaituta dago, baina Gibsonek aurrera jarraitu du, eta pelikula eta proiektu berriak ditu esku artean, baita neska-lagun berria ere. El nuevo Mel Gibson atalak aktorearen bizitzaren hainbat datu emango ditu.
Bestalde, También son humanos atalak Hollywoodeko bikoterik egonkorrenak aztertuko ditu. Besteak beste, John Travolta eta Kelly Preston bikotearen istorioa azalduko du, ezkontzaren 25. urteurrena ospatuko dutelako egun hauetan.
Amaitzeko, Gernika pelikularen estreinaldiaren berri emango du saioak, eta, hori dela eta, Hollywoodek Gernikako bonbardaketaren inguruan egin dituen akatsak azalduko ditu Los vascos conquistan Hollywood atalean.
'La Noche de... El verano de sus vidas' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.