22:30ean
'EiTB Focus, Euskadi Decide' saio berezia, gaur gauean, ETB2n
A.A. | EiTB
Xabier Lapitzek aurkeztuta, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen boto-asmoari buruz egindako inkesta publikoaren laugarren atalak igorritako datuak aztertuko dituzte.
"EiTB Focus, Euskadi Decide" saio berezia eskainiko dute gaur, 22:30ean, ETB2k eta eitb.eus-ek. EiTB Focus inkesta publikoaren laugarren atalak igorritako datuak aztertuko dituzte, Xabier Lapitzek aurkeztuta. Irailaren 25ean Eusko Legebiltzarrerako egingo diren hauteskundeen boto-asmoari buruzko galdeketa da EiTB Focus.
Xabier Lapitzek inkestaren datuak aztertuko ditu zenbait alderdi politikoko ordezkariekin: Josu Erkoreka (EAJ-PNV), Maddalen Iriarte (EH Bildu), Lander Martinez (Podemos-Ahal Dugu), Natalia Rojo (PSE-EE) eta Laura Garrido (PP).
Bingen Zupiria (Deia), Lourdes Perez (Diario Vasco) eta Iñaki Soto (Gara) kazetarien iritziak ere jasoko dituzte saio berezian.
Jon Urresti Gizaker enpresako zuzendaria izango da platoan galdeketan ondorioztatuko datuen zerrenda emateko. Gizaker enpresa arduratu da inkesta egiteaz.
nkesta egiteaz.