Hasier Etxeberriak aurkeztuta
Arraina japoniar erara 'Haratago' saioan
A.H.
EITB
Rick Stein sukaldari ingelesak arraina prestatzeko japoniar artea ikasiko du eta Japoniako enabaxadorearen aurrean erakutsi beharko ditu bere trebetasunak.
Oso erronka bereziari aurre egin behar izango dio Rick Stein sukaldari ingelesak asteleheneko "Haratago" saioak eskainiko duen erreportaian.
Izan ere, Britania Handiko enbaxadore japoniarrak Rick Steinen programa bat ikusi zuen telebistan, non sukaldari famatuak sashimiak prestatzen zituen harrapatu berri zuen arrainarekin. Mr Nogami enbaxadorea Ricken jarraitzale sutsua da, baina oso harrituta geratu zen sukaldariaren sashimia prestatzeko moduarekin. Berehala gonbidatu zuen bere erresidentziara, haren chef eta sukaldariek prestatzen zituzten jaki japoniar elaboratuak dastatzera eta hor izan zuen erronkak hasiera.
Rick Steinek Japoniara aste batez joan behar izango zuen, bertako arrain merkatu eta jatetxetan sukaldeko teknika hau ikastera eta, ondoren, Mr Nogamiren erresidentziara itzuli eta bazkari japoniarra prestatu beharko zuen enbaxadorearentzat eta haren gonbidatuentzat Japoniarrek duten arraina prestazteko artearen inguruan sekretu guztiak ikasi behar izango ditu Rickek, enbaxadorea eta haren lagunak txunditzeko.