Itxi

Asteazkenero, 22:15ean

'Batek Daki' saioaren atal berriak, gaurtik aurrera, ETB1en

A.H. | EITB

Leer en Castellano

Gaur eskainiko da lehen saioa, Odolean daramat, belaunaldiz belaunaldi transmititu diren lanbide eta afizioei buruzkoa izan da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bueltan da Aitziber Garmendiaren 'Batek Daki' saioa, eta denboraldi berriari umore handiz eta modu berezian emango dio hasiera, familia ezagun eta ofiziorik bitxienak ezagutuz, hain zuzen ere. Gaur gauean, Odolean daramat atala izango da ikusgai, eta lanbidea edo afizioa belaunaldiz belaunaldi transmititu duten familia ezagunetan murgilduko da Garmendia, beraien sekreturik ezkutuenak ezagutzeko asmoarekin.

Bertsolaritza munduan, adibidez. Sebastian eta Beñat Lizaso aita-seme bertsolariak dira. Beraien aita (eta aitona) ere bertsolaria izan zen: Joxe Lizaso. Hala, bertsolaritzaz eta familiako bertsolari senaz arituko dira, eta Aitziber bera ere animatuko da bertsotan egitera.

Kostaldeko herri askotan bezala, Getarian ere badira arrantzaleen sareak konpontzen aritzen diren saregileak. Betidanik izan da amek alabei transmititu dien ofizioa. Maritxu Aizpuruk eta Getariako saregile kadrillak sareak josten jarriko dute Aitziber. Moldatuko ote da?

Piroteknia munduan lanean aritzea ezohiko ofizioa bada ere, Astondoa piroteknia etxean laugarren belaunaldiak dihardu lanean dagoeneko. Izaskun Astondoarekin egongo da Aitziber. Piroteknia nola sortzen duten erakutsiko dio, eta, nola ez, txiskeroa piztuko dute eta piroteknia probatzen arituko dira.

Izetatarren etxean hiru generaziok dihardute egun harriak jasotzen. Zein ote da indarra odolean transmititzeko sekretua? Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II, Hodei Iruretagoiena Izeta IV eta Jakes Iruretagoiena. Aita, semea eta biloba. Birraitona ere harri-jasotzaile lanetan aritutakoa da. Laurekin arituko da Aitziber, eta apustuen mundua ezagutuko du barru-barrutik.

Amaitzeko, Chocolates Mendaro fabrika ezagutuko du Aitziberrek. 150 urte baino gehiago dira Saint Gerons familiak fabrika ireki zuela Mendaron, eta, ordutik, belaunaldiz belaunaldi igaro den negozioa da txokolate fabrika.

'Batek Daki' asteazkenero izango da ikusgai, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

us-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)