Inkesta
'EiTB Focus' inkestaren 5. ataleko emaitzak argitaratuko dira gaur
A.E.|EiTB
Hauteskunde autonomikoen gaineko boto-asmoaren datuak 14:00etatik aurrera aletuko dituzte ETBn, Euskadi Irratian, Radio Euskadin, Radio Vitorian eta eitb.eus-en.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Euskal Irrati Telebistaren 'EiTB Focus' boto-asmoari buruzko inkesta publikoaren bosgarren atala argitaratuko da gaur EiTBko hedabideetan. 'EiTB Focus'en helburua herritarren iritzia jakitea da. Hartara, inkesta hauek egiteaz gainera, ETBk, Radio Euskadik, Euskadi Irratiak, Radio Vitoriak eta eitb.eus-ek tarte bereziak eskainiko dizkiote datuen analisiari, eta, besteak beste, 'EiTB Focus. El sondeo decisivo' saio berezia eskaini du ETB2k astelehen gauean.
Gizaker enpresak EiTBko albistegi zerbitzuentzat egindako inkestak honako gaien inguruan galdetu die herritarrei: giro politikoa, euskal lider politikoen gaineko iritzia, hauteskunde autonomikoen gaineko boto-asmoa, eta alderdi politikoen arteko balizko itunen inguruko iritzia.
Inkestaren bosgarren atalaren emaitzak 14:00etatik aurrera emango dira jakitera ETBko albistegietako lehenengo edizioan, Radio Euskadin, Euskadi Irratian, Radio Vitorian eta eitb.eus-en.
Astelehen gauean, gainera, Xabier Lapitzek aurkeztuko duen 'EiTB Focus. El sondeo decisivo' saio berezia izango da ikusgai, 22:15ean. Inkestak aletu dituen boto-asmoaren inguruko datuak eta herritarrek alderdi, politikari eta itunen gainean dituzten iritziak aztertuko dituzte saioan. Ordezkari politiko hauek hartuko dute parte: Iñigo Iturrate (EAJ/PNV), Iker Casanova (EH Bildu), Natalia Rojo (PSE-EE), Cristina Ruiz (PP) eta Lander Martinez (Elkarrekin Podemos).
Horrez gain, eitb.eus webgunean, 'EiTB Focus' orrialde berezian, ikerketa guztiak izango dituzte eskura erabiltzaileek, behar bestetan eta lasaiago kontsultatu ahal izateko. Era berean, EiTBko programa ezberdinetan egiten diren analisiak ere bertan ikusi ahalko dira.
'EiTB Focus' inkestaren eremua Euskadi da, eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan izango diren emaitzak lurraldez lurralde bereizita emango dituzte.