Itxi

Maider Eguesek aurkeztuta

Teknologia bizi-bizi, igandeko 'Teknopolis' saioan

A.A.

EITB

Zamudioko parke teknologikoan zabaldu berri den teknologia interpretatzeko zentrora hurbilduko dira eta, horrez gain, geometria eraikinetan izango dute aztergai.

BTEK izenarekin ezagutuko den eta Zamudion kokatuta dagoen teknologia interpretatzeko zentro berrira joango da bisitan aste honetako "Teknopolis" saioa. Jakin-mina piztea, zientziaren aurrean beldurra galtzea eta gazteei teknologia hurbiltzea dira zentroaren helburuak. Erreportajean ikusiko denez, museo- kontzeptu berri bat da. Bi solairutan banatu dituzten bost esparruek zientziaren eta teknologiaren azken aurrerapenak bildu dituzte. Baita sektore horretako euskal enpresek martxan dituzten proiektuak ere.

Ondoren ikusgai izango den erreportajean, gure inguruan gero eta gehiago zabaltzen ari den sistema geotermikoen erabilerari buruz arituko dira. Lurrak berez eskaintzen duen beroaz baliatzea da, azken finean, sistema horien bidez egiten dena. Energia mota hori era eraginkorrean erabiltzeko, ordea, beharrezkoa da lurzoruak bero-trukea egiteko duen ahalmena ezagutzea. Cidemco zentro teknologikoan lan hori egiten duen makina bat sortu dute. Lehen neurketa egin berri du, eta "Teknopolis" saioko taldeak bertatik bertara jarraitzeko aukera izan du.

Climate Trackers atalean Wedelgo fokari buruz arituko dira, Pilula deritzonean borragomari buruz eta Bi hitzetan honako gaiak jorratuko dituzte: Kimika artearen mesedetan / Hegaluzearen bizia kontrolpean / Lainoa Lurraren babesle / Birtuala errealitatearen ispilu.

Amaitzeko, maiatzeko argazki irabazlea ezagutuko dute.

"Teknopolis"&' || 'nbsp; igandean emitituko da 12:30ean ETB-2n.