22:15ean
Orhi mendira igoko dira, gaur gauean, 'Gailurra' saioan
A.H. | EITB
Niko Etxart abeslariaren bisita jasoko dute eta mendira igo aurretik, Sohütako ikastolan egingo dute geldialdia.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaurko 'Gailurra' saioa Iparraldera joango da, eta Andoni Aizpuruk, Irati Andak eta konpainiak 2.017 metro dituen Orhi media igoko dute.
Programa hau berezia izango da, izan ere, ez dute gailurrerako igoera bakarrik egingo. Mendizale taldeak bi egun emango ditu Zuberoan, bertan egingo dute lo eta goizean igoko dira Orhira. Hamaika bitxikeria eta istorio ezagutuko dituzte gailurrerako bidean.
Atal honetan, Holtzarteko zubia ezagutuko dute. Niko Etxart abeslariaren bisita berezia ere jasoko dute, eta Orhi mendira igo aurretik, Sohütako Ikastolan egingo dute geldialdia, bertan taloa afaldu eta indarrak hartzeko. Denetarik izango da afarian: musika, dantza eta aho zabalik uzteko moduko ezustekoak.
Eguraldia ere ez dute edonolakoa izango saio honetan. Giro kaskarra izango da Orhin. Euria, haizea, lainoa eta hotza. Saioko gonbidatuek zailtasunei aurre egin eta beraien kasta erakutsi beharko dute. Iritsiko al dira gailurrera?
'Gailurra' ostegunero izaten da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.
us-en.