00:25ean
Pisu astuneko munduko txapelketa, gaur gauean, 'Boxeo Izarrak' saioan
A.H. | EITB
Anthony Joshua-Dominic Breazeale eta Demetrius Andrade-Willie Nelson borrokaldiak eskainiko ditu saioak.
Gaurko 'Boxeo Izarrak' saioak Anthony Joshua eta Dominic Breazeale boxeolarien arteko pisu astuneko munduko txapelketa eskainiko du. Biek dituzte zenbaki ezin hobeak. Anthony Joshua britainiarrak urrezko domina eskuratu zuen Londreseko Olinpiar Jokoetan, eta profesional mailan 16 borrokaldi egin ditu eta denak k.o. bidez irabazi. Breazeale amerikarrak ere ez du norgehiagokarik galdu: 17 garaipen lortu ditu, eta horietatik 15 asalto, guztiak agortu baino lehen.
Saioak, gainera, superwelter pisuko munduko txapelketa jokatzeko kanporaketa bat eskainiko du. Demetrius Andrade eta Willie Nelson izango dira aurrez-aurre. Andrade lehenago ere izan zen pisu horretako munduko gerrikoaren jabe eta orain arteko neurketa guztietan nagusitu da.
'Boxeo Izarrak' gaur izango da ikusgai, 00:25etik aurrera, ETB1en.