Itxi

Kirola

Bilbao Athletic-Sanse partida, gaur, ETB1en

A.E.|EiTB

Euskalgym saioaren bigarren atala emango da halaber, munduko gimnastarik onenen eta Euskal Herriko taldearen partaidetzarekin.

Gaur arratsaldean, 18:00etan, futbola izango da ikusgai ETB1en. Bilbao Athletic eta Sanse tadeak arituko dira nor baino nor. Basaurin jokatuko den partidaren berri Naxari Altunak, Joxan Larrañagak eta Xabier Ormazabalek emango dute.

Halaber, Euskalgym saioaren bigarren atala emango da, munduko gimnastarik onenen eta Euskal Herriko taldearen partaidetzarekin. Emanaldia 12:20ean izango da eta Pedro Mari Goikoetxeak eta Espe Rodriguezek egingo dute kontakizuna.

Margarita Mamun txapeldun olinpikoa eta gaur egungo gimnastarik onena izango da izar nagusia. Berarekin batera, Alexandra Soldatova, munduko hirugarrena, Melitina Staniouta bielorrusiarra, gaur egun Nazioarteko Federazioaren sailkapenean zazpigarren tokian dagoena, Katsiaryna Halkina, sailkapeneko bederatzigarrena eta goi mailako beste hainbat partaide izango dira Eukalgym honetan.

Bestalde, euskal talderik aipagarrienen saioak ere ikusi ahal izango dira. Esate baterako, Donostia, Sakoneta, Ritmica Vitoria, Tolosa eta abar. Gimnasia erritmikoaz gain, akrobatikoa ere eskainiko dugu eta amaitzeko Jorge Blass magoaren magia.

rong>ren magia.rong>ren magia.rong>ren magia.