Itxi

22:15ean

'Dragoi ehiztaria' pelikula, gaur gauean, ETB1en

Leer en Castellano

Patxi Barkok zuzendutako filma ETB1en izango da ikusgai asteazkenean, 'Zinez' saioaren baitan. Asier Hormaza eta Itziar Ituño aktoreak dira lan honetako protagonista nagusiak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Euskal Telebistaren lehen kateak Dragoi ehiztaria pelikula eskainiko du gaur, azaroak 2, 22:15etik aurrera, 'Zinez' saioaren baitan. 2012an estreinatu zuten filma, eta Patxi Barko izan zuen zuzendari, eta Angel Amigo, gidoilari.

Asier Hormaza aktorea murgilduko da protagonista nagusiaren paperean, ETAko kide baten paperean. Euskal Herrian borroka armatuan jarraitzeko arrazoirik ez dagoela iritzita, Nikaraguako eta El Salvadorko borroka armatuan parte hartzea erabakiko du. Haren barne kontraesanak nabarmenduko dira bertan, bereziki semeak iraganari buruzko galderak egiten dizkionean.

Besteak beste, Itziar Ituño, Mikel Losada, Carlos Acosta eta Mikel Antero aktoreek ere hartu dute parte lanean.

Gaur 22:15etik aurrera izango da ikusgai Dragoi ehiztaria pelikula, ETB1en.

Bideoak (1)