Itxi

22:30ean

Flamenkoa eta kalejira, gaur gauean, 'Tú al Norte y yo al Sur' saioan

A.H. | EITB

Leer en Castellano

Irritzi eta panderoen doinura kalejira egingo dute euskaldunek. Andaluziarrek, berriz, flamenkoa irakatsi beharko diete Ezten Giro erromeria taldeko kideei.

Gaur gaueko 'Tú al norte y yo al sur' saioan, euskaldunek kalejira bat antolatuko dute Setenil de las Bodegas herrian, irrintzi eta panderoaren doinura. Bertakoen laguntzarekin, festa handia egingo dute, eta Bermeoko Amaiak bertso bat botako du.

Andaluziarrek, berriz, flamenkoan erabiltzen diren hainbat perkusio-tresna erabiliko dituzte; kaxoia, kriskitinak, txaloak eta takoiak, besteak beste. Ezten Giro erromeria taldeko kideei erakutsi beharko diete tresna eta hots horiek guztiak nola jo behar diren.

Bestalde, Esther lehiakide andaluziarra linbora bidali zuten, eta Patxi herri kiroletan arituko da, saioko lagunaren laguntzaz. Adrian, Ondarretako txikitoa, lehiakide euskalduna, bere aldetik, Andaluziako etxalde batera joango da, eta traktorea gidatu eta lurra goldatuko du.

Arratsaldean, euskaldunek eta andaluziarrek Lehen Hezkuntzako ikasle batentzako moduko proba bat egingo dute. Jakingo al dute Andaluziako probintziak mapa batean kokatzen, eta Sabina, Martirio edo Marisol horietako batekin lotzen? Carmen anfitrioiak Quizz eusko-andaluziarra proposatuko die; jakingo al dute horri ere erantzuten?

'Tú al Norte y yo al Sur' gaur gauean izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.