Itxi

Gaur gauean

Ramon Espinar eta Rajoyren gobernuaren erronkak, 'La Noche en Jake'n

EiTB

EAJk, PSE eta EH Bildurekin dituen negoziazioak hizpide izango dituzte Jokin Bildarratzek (EAJ), Jon Iñarrituk (EH Bildu), Eduardo Maurak (Podemos), Eneko Anduezak (PSE) eta Nerea Llanosek (PP).

Ramon Espinar Podemoseko kidearen babes publikoko etxearen salerosketaren albistea bolo-bolo dabil azken egunotan, eta horrek sortu duen hika-mika hizpide izango dute gaur Arantxa Ruizek aurkezten duen 'La Noche en Jake' saioan. Horrez gainera, Mariano Rajoyren gobernu berriaren erronkak zeintzuk diren aztertuko dituzte. Besteak beste, Madril eta Euskadiren arteko harremana hobetzea dago erronka horien artean.

Bestalde, Eusko Jaurlaritza osatzeko EAJ, PSE eta EH Bildu alderdiekin egiten ari den elkarrizketa saioez mintzatuko da Ivan Redondo politogo donostiarra. Negoziazio hauen inguruko datuak emango dizkigu eta, horiek ere hizpide izango dituzte euskal alderdi politikoen ordezkariek; Jokin Bildarratz (EAJ), Jon Iñarritu (EH Bildu), Eduardo Maura (Podemos), Eneko Andueza (PSE) eta Nerea Llanos (PP), tartean. Eztabaida honetan, Iñaki Iriondo, Aitor Guenaga, Eloisa Santiago eta Javier Vizcaino kazetariek ere hartuko dute parte.

'La Noche en Jake' saioa gaur gauean emango dute ETB2 eta eitb.eusen, 22:15ean.

15ean.

Informazio gehiago (1)