Itxi

22:00etan

Ispasterren izango da, gaur, 'Herri Txiki, Infernu Handi'

A.E.|EiTB

Leer en Castellano

Itsasoaren ondoan dagoen herri nekazariaren bazter eta bizilagunak ezagutuko dituzte Zuhaitzek eta Pagadik.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ispasterrera egingo dute txangoa Pagadik eta Zuhaitzek, gaur, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan. Lekeitiotik kilometro gutxira dago Bizkaiko herritxo hau, baina kostaldea eduki arren, herri nekazaria da Ispaster.

Pagadi ezaugarri hori aztertzen saiatuko da, eta Ispasterko emakume baserritar batek errealitate horri buruz hitz egingo dio. Olagarroak harrapatzen trebea den gizon batekin, Ogella hondartzako haitzetan plisti-plasta ibiliko da Pagadi zer edo zer harrapatu nahian, eta ondoren, kearen usainari jarraituz, txondorra egiten ari den ispastertar batekin solasean arituko da ke artean. Ehiztari giroan ere murgilduko da, izan ere, Ispasterren aspalditik dago oso errotuta ehizaren afizioa. Eskopeta eta tiro artean ibili ondoren, urrezko eta zilarrezko eraztun ederrak egiten dituen bitxigile batekin topatuko da bere tailertxo txikian.

Zuhaitzek egundoko gosaria egiten ekingo dio egunari Ispasterko emakume jator eta eskuzabal baten baserriko sukaldean. Herriko plazan dagoen lorez betetako balkoi polit batean, berriz, herriko loreak mimoz zaintzen dituen emakume bat ezagutuko du, eta lan hori gaueko ordu txikitan zergatik egiten duen kontatuko dio. Kotxean Lekeitiotik bueltan datozen bi emakume topatu, eta Mallorkara bidaia egiteko duten asmoez hitzegingo diote Zuhaitzi, baina... errenkarnazioaz ere! Ispasterko 95 urteko amona jator batekin ere solastatuko da gai sakon horri buruz. Ispasterko senar-emazte bikote batek, berriz, Santiago jaietan elizako kanpandorrera igotzen duten lastozko panpinaren istorioa kontatuko diote, eta eguna amaitzeko, Ispasterko emakume sasoitsuekin gimnasia ariketak egiten arituko da.

'Herri Txiki, Infernu Handi' gaur egongo da ikusgai, 22:00etan, ETB1en.

TB1en.

Bideoak (1)