Kargatzen...
Itxi

ETB1en

'Bandtzaldia' ikuskizuna, 21:45ean, 'Oholtzan' saioan

A.A. | EiTB

Leer en Castellano

Ekainean Bilbon grabatutako ekitaldia dakarkigu aste honetan Ilaski Serranok.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bilboko Musika Banda eta AIKO Taldea protagonista dituen Bandtzaldia ikuskizuna eskainiko du ETB1ek, gaur, 21:45ean, 'Oholtzan' saioaren barruan. Ekainean Bilboko Azkuna Zentroan grabatutako emanaldia Ilaski Serranok aurkeztuko du.

Bilboko Musika Bandako eta AIKO Taldeko musikariak (50 lagun baino gehiago) batera arituko dira, musika bandako zuzendari den Pascual Vilaplanaren gidaritzapean. Sabin Bikandik idatzi eta Joserra Gutierrezek moldatutako euskal musika joko dute. Dantzarako gonbita luzatuko diete ikusleei agertokira aterako diren AIKO Taldeko dantzariek.

Argazkia: AIKO Taldea

Beraz, euskal musikaz eta dantzaz osatutako erromeri ederraz gozatzeko aukera izango da, gaur, ETB1en.

Bideoak (1)