Itxi

22:30ean

German Martitegui sukaldaria, gaurko 'Origen' saioan

A.H. | EITB

Leer en Castellano

Gonbidatuaren arbaso euskaldunak eta Gernika aldean dituen senideak ezagutuko dituzte bertan.

German Martitegui sukaldaria Tegui jatetxearen jabea da. Argentinako jatetxerik onena eta Hego Amerikako zazpigarrena da Tegui. Euskal Herrira etorri da Martitegui, bere jatorri euskaldunaren nondik norakoen berri izatera. Izan ere, alde bietatik ditu arbaso euskaldunak: aitaren aldetik, Martitegui eta Ohiamburu, eta amaren aldetik, Larranburu. Gaur gaueko 'Origen' saioak arbasoen inguruko hainbat datu emango dizkio, eta familiaren istorioa berreraikiko du.

Julian Martitegui eta Hermenegilda Urrunaga Germanen birraitona-amonen inguruan oso datu gutxi daude, XIX. mende amaieran Argentinara bidaiatu zutela besterik ez daki familiak. Bidaia noiz egin zuten, zein itsasontzitan joan ziren eta nora iritsi ziren jakingo du Germanek osteguneko saioan, eta, horrez gain, adostutako ezkontza baten osteko eztei bidaia izan zela ere jakingo du.

Gainera, arbasoak Gernika inguruan zituela azalduko diote, eta sorpresa handia jasoko du bertan: senideek 'Caja Argentina' jartzen duen kutxa bat dute oraindik. Zer gordeko du kutxa misteriotsu horrek?

Amaitzeko, Bolibarko Martitegi baserrira eramango dute, eta senide gehiago ezagutuko ditu bertan.

'Origen' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

rong>

Informazio gehiago (1)