Itxi

Ikuskizuna

Donostiako Kantu Zaharren Afaria, abenduaren 3an, Kursaalen

A.E.|EiTB

Leer en Castellano

Afaria eta kantu ezagunak uztartuko dituen ekitaldia ETBk grabatuko du. Erreserbak telefonoz (943 003170) edo mailez (kursaaleszena@kursaal.org) soilik egin daitezke.

Donostiako Kantu Zaharren Afariak musikaz eta gastronomiaz beteko du Kursaal Jauregia abenduaren 3an 20:00etatik aurrera. Bertaratzen direnek Ni Neu jatetxeak eskainitako afariaz gozatzeko aukera izango dute, eta kantutegi tradizionaleko abestiak kantatuz parte hartuko dute.

Musikari profesionalen ondoan, artista gonbidatuak, dantzariak, joaldunak... izango dira. Anjel Mariezkurrenak gidatuko du saioa, eta emozioak eta sorpresak ere ez dira falta izango. Bertan izango diren abeslari, musikari eta dantzarien arten Estitxu Pinatxo, Bankako Menditarrak, Juanpa Agirre, Jaione Olazabal eta Leitzeko Dantzariak egongo dira.

Ikuskizuna ETBk grabatuko du eta edukiera mugatuta du (270 pertsona gehienez). Erreserbak telefonoz (943 003170) edo mailez (kursaaleszena@kursaal.org) soilik egin daitezke.