21:50ean
'Biotz Alai Algortako kaleetan', gaur, 'Oholtzan' saioan
A.H. | EITB
Algortako Biotz Alai abesbatzaren 80. urteurrenaren ospakizun ekitaldia eskainiko du saioak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Algortako Biotz Alai abesbatzaren 80. urteurrena ospatzeko, herrian kalez kale aritu zen taldea, eta oso abesti ezagunak kantatu zituzten Juanlu Diez-Enparantzaren zuzendaritzapean. Irailaren 24ean Algortako kale ezberdinetan zehar ibili ziren kantari. Besteak beste, 'Betik eskamak kentzen', 'Boga-boga', 'Beti Maite', 'Goizeko izarra', 'Maitia nun ziran', 'Blancas como palomas', 'Euskalherriko' eta 'Adiós' kantak abestu zituzten.
'Oholtzan' saioak ekitaldia eskainiko du gaur, 21:50etik aurrera, ETB1en, Ilaski Serranoren aurkezpenarekin.