Itxi

'Zinez' saioan

'Paris. Paperezko ahotsak' dokumentala, gaur gauean, ETB1en

eitb.eus

Erredakzioa

Leer en Castellano

Eresoinkaren jaiotza pantailaratzen du dokumentalak, kulturaren eta artearen bitartez, Agirre lehendakariak gerrari aurre egin nahi izan baitzion.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Paris. Paperezko ahotsak Estibaliz Urresolak zuzenduriko dokumentala eskainiko du Euskal Telebistaren lehen kateak gaurko 'Zinez' saioaren baitan, 22:15ean.

Herri baten eta bere kulturaren defentsan sutsu aritu zen Agirre lehendakariaren erretratua egiten da ikusentzunezko lanean. Dokumentalak Eresoinkaren jaiotza pantailaratzen du, kulturaren eta artearen bitartez, Agirre lehendakariak gerrari aurre egin nahi izan baitzion: 'Pertsonaian sakontzen hasi nintzenean, euskal kultura eta artearentzat izan zuen garrantziaz konturatzen hasi nintzen. Garai zail eta ilunak ziren gure herriarentzat, baina Eresoinkaren jaiotzarekin euskal kultura Europako antzoki onenetan entzun ahal izan zen'.

Eusko Jaurlaritzaren eta Jose Antonio Agirre lehendabiziko lehendakariaren 80. urteurrena ospatzeko ekimenen testuinguruan, Euskal Telebistak bost dokumental ekoitzi ditu, eta, irailaren 20an, Donostia Zinemaldian (Euskal Zinemaren Egunean) izango ziren ikusgai. Donostiako Londres Hotelean aurkeztu zituen dokumentalak EiTBk.

Paris. Paperezko ahotsak dokumentala gaur gauean izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en.

Albisteak (4)

Bideoak (2)