Itxi

Musika

'Go!azen' telesailaren diskoa kalean da dagoeneko!

A.A. | EiTB

Leer en Castellano

Ongi etorri Basakabira izenburupean argitaratu den diskoak hamar kantu bildu ditu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

'Go!azen' telesailaren denboraldi berria estreinatzearekin batera, Ongi etorri Basakabira diskoa kaleratu da. Bertan, Basakabiko ikasleek grabatutako hamar kantu bildu dira, eta dagoeneko salgai dago Euskal Herriko disko dendetan. Halaber, Durangoko Azokan stand berezi bat izango du ETBko telesailak eta egunero aktoreak egongo dira diskoak sinatzen.

Diskoan, egungo euskal talde ezagunenen bertsioak daude: 'Itsasoa gara' (Ken Zazpi), 'Gabak zerueri begire' (Gatibu), 'Quién manda, hemen eta hor' (Esne Beltza eta Mala Rodriguez), 'Esperantzara kondenatua' (Gari), 'Zeu, zeu, zeu' (Gatibu), 'Arratsalde honetan' (Sorotan Bele) eta 'Noiz itzuliko zara' (Hesian). Urtz taldearen eskutik hain ezagun egin zen 'Kaixo' abestiaren moldaketa ere badago diskoan.

Horiekin batera, 'Go!azen' (Xabi Zabaleta eta Alvaro Carmona) eta 'Euskararen txantxangorria' (Dani Venegas eta Urbil Artola) abestiak daude. Bata telesaileko hasierako kanta da, eta bestea, Eusko Jaurlaritzak euskararen erabilera bultzatzeko abian jarritako kanpainarako sortutako kantua.

rong>

Bideoak (2)