ETB1en
Nazioarteko bi borrokaldi bikain, gaur, 'Boxeo Izarrak' saioan
A.A. | EiTB
Lehenengoan, Renan St Juste eta Francis Lafreniere izango dira aurrez aurre, eta bigarrenean, berriz, Jose Ramirez eta Manuel Perez.
Renan St Juste eta Francis Lafreniere kanadarren arteko norgehiagoka ikusgarriarekin hasiko da gaur 'Boxeo Izarrak' saioa. Pisu ertaineko nazioarteko txapelketa izango da.
Ondoren, pisu superarinean, Jose Ramirez eta Manuel Perez boxeolarien arteko borrokaldia. Ramirezek 23 urte baino ez ditu, eta orain arte egindako 16 neurketetan nagusitu da. Hala ere, gauzak estu jarriko dizkio Manuel Perezek.
Saioren hirugarren atalean, Ruben Diaz nafarrak joan den larunbatean egindako norgehiagoka izango da ikusgai.
Pedro Mari Goikoetxea saioko gidariarekin batera, Manu Maritxalar arituko da esatari lanetan.
'Boxeo Izarrak' ostiral gauerdian izango da ikusgai ETB1en.