ETB1 eta ETB2
Telekomunikazioak izango ditu ardatz 'Teknopolis' saioak asteon
A.A. | EiTB
Euskal Herriko Unibertsitateko telekomunikazio eskolaren 25 urteko historia errepasatuko du programak.
30 urte bizitza oso bat dira, eta are gehiago telekomunikazioen arloan. Internet, digitalizazioa, mugikorrak. Dena aldatu da Euskal Herriko Unibertsitatean telekomunikazio-ikasketak sortu zirenetik. Ikasturte honetan, telekomunikazio-ingeniarien 25. promozioa irtengo da Bilboko Ingeniaritza Eskolatik. Urteurren borobila baliatuta, 'Teknopolis' eskolara sartu da, historia gogoratu eta orainaldia ezagutzeko.
Eta, besteak beste, eskola horretako ikertzaile batzuek garatutako teknologia bat ezagutuko dute, non eta Bizkaia Zubian. Izan ere, zuntz optikozko sentsoreak instalatu dituzte egitura enblematiko horren deformazioa neurtzeko.
Iñaki Leturiak aurkeztuta, 'Teknopolis' saioa larunbatean emango da, 13:30ean, ETB1en; eta igandean, 10:30ean, ETB2n.
ETB2n.