22:30ean
'Tres 60' filma eskainiko du, gaur gauean,'La Noche de...' saioak
A.H. | EITB
Gainera, saioak Gorka Otxoa aktorea hartuko du protagonista, Kirk Douglasen 100 urteak ospatuko ditu eta Bigarren Mundu Gerran borrokatu zuten Hollywoodeko aktoreen zerrenda azalduko du.
Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak Tres 60 filma eskainiko du. Suspense eta emozioz beteriko pelikula hau surf tradizio handiko euskal kokalekuetan grabatu zen Alejandro Ezcurdia zinemagilearen zuzendaritzapean. Raul Merida, Sara Salamo, Adam Jezierski eta Guillermo Esterillak dira protagonistak. Ohi denez, Felix Linaresek emango dizkigu xehetasun guztiak emanaldiaren aurretik.
Saioak, gainera, Gorka Otxoa aktorearen bizitza eta ibilbidea errepasatuko ditu. 'Vaya Semanita' saioan ekin zion aktore lanari eta egunotan Patxo Telleriak zuzendutako Igelak filma aurkezten dabil. Aktorea ez ezik, Gorka Otxoa dantzaria eta psikologoa ere bada. Todos los apellidos de Gorka Otxoa atalak aktorearen datu eta sekretu guztiak azalduko ditu.
Horrez gain, Bigarren Mundu Gerran Pearl Harbor portu hawaiiarrak jasandako eraso japoniarraren 75. urteurrenean, gerra latz honetan parte hartu zuten Hollywoodeko aktoreen istorio harrigarrienen berri emango du Felix Linaresek La historia segun Hollywood atalean.
Amaitzeko, Kirk Douglas aktorearen 100. urtebetetzea ospatzeko, Espartaco pelikularen protagonista eta Michael Douglasen aitaren bizitza eta ibilbidea errepasatuko du 'LND'k.
'La Noche de... Tres 60' gaur izango da ikusgai, eitb.eus-en eta ETB2n, 22:30etik aurrera.