22:30ean
'Tomorrow, when the war began' filma, gaur gauean, 'LND'n
A.H. | EITB
Horrez gain, 'Mad Men' telesaileko Jon Hamm aktorearen zorte txarraren inguruan arituko dira saioan, eta Hollywoodeko izarrek erabiltzen dituzten amuletoak aztertuko dituzte.
Gaurko 'La Noche de...' saioak Tomorrow, when the war began filma eskainiko du. Akzio handiko pelikula honek John Marsden idazle australiarraren izen bereko best-sellerra du oinarri. Caitlin Stasey, Rachel Hurd-Wood, Deniz Akdeniz eta Lincoln Lewis aktore gazteak ditu protagonista, eta, ohi denez, Felix Linaresek pelikula grabatzeko lanen eta aktoreen inguruko datu guztiak emango ditu filma eskaini aurretik.
Saioak, gainera, Jon Hamm 'Mad Men' telesailaren aktore protagonistak lan horrekin ospea lortu ostean izan duen zorte txarra azalduko du.
Bestalde, Hollywoodeko aktoreek zorte txarretik ihes egiteko hainbat sineskeriatan uste osoa dute eta amuleto arraroak erabiltzen dituzte. También son humanos atalean emango du adibide harrigarrienen berri.
Amaitzeko, La peor película de nuestras vidas atalak hainbat sari banatuko ditu, eta, besteak beste, Mark Whalberg aktorearen pelikularik txarrena zein den azalduko du.
'LND... Tomorrow, when the war began' astearte honetan izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.