Itxi

Gaur

'Guaiomini Two Points', umorez eta kantuz 2017. urtea hasteko

A.E.|EiTB

Leer en Castellano

Aitziber Garmendiak eta Iker Galartzak aurkeztutako lehiaketan, Anjel Alkainek, Aitor Gabilondok, Estitxu Pinatxok eta Juanpa Agirrek hartuko dute parte, besteak beste.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Euskal Telebistak kantuan eta umore handiz emango dio hasiera 2017ari, 'Guaiomini Two Points' izeneko lehiaketa bereziarekin.

Aitziber Garmendiak eta Iker Galartzak aurkeztuta, Euskal Herri osoko bost herritako ordezkariak izango ditugu lehian, Eurovision lehiaketarako txartela jokoan. Izan ere, Erresuma Batua Europatik atera denez, britainiarren tokia beteko duen euskal ordezkaritza aukeratzea da kantu-lehiaketa honen helburu nagusia.

Emozio eta festa giro itzelean, hauek izango dira Eurovision lehiaketako txartela jokoan izango duten bost herriak: Agurain, Larrabetzu, Lodosa, Zaldibia eta Biriatu. Kantu ezagunen bertsio umoretsuak eginez, herri bakoitzak ikuskizun berezia eskainiko du. Etxeko ikusleak dantzan eta kantari jartzeaz gain, artistek bertatik bertara jasoko dute herritarren bultzada.

Eurovisionerako txartela irabazteko lanetan, herri bakoitzak puntako abeslari baten laguntza izango du: Aitor Gabilondo, Anjel Alkain, Estitxu Pinatxo edo Juanpa Agirrerena, besteak beste.

Horrez gain, sorpresa eta gonbidatu berezi asko izango dira 'Guaiomini Two Points' lehiaketan. Adibidez, 2014. urtean Eurovision lehiaketa irabazteagatik mundu mailan ezagun egin zen Conchita Wurst abeslaria, edo atzerritik etorriko den herri gonbidatua.

2017a kantuan eta umore onean hasteko, kanpaikaden ondoren, 'Guaiomini Two Points' izango da ikusgai gaur, eitb.eus-en eta ETB1en.

TB1en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)