Itxi

22:30ean

Denboraldiko azkeneko 'Cuerpos de Élite' saioa, gaur, ETB2n

A.H. | EITB

Leer en Castellano

Adituek sorpresa handiak prestatu dizkiete lehiakideei.

Gaur gauean, denboraldiko azkeneko 'Cuerpos de Élite' saioa eskainiko dute. Lehiakideek hamar aste daramatzate ohitura osasuntsuak ikasi eta pisua jaisteko ahaleginak egiten, eta astelehen honetan izango dute azken aldiz pisatzeko aukera. Lortu ote dute euren helburua?

Adituek, gainera, hainbat sorpresa prestatu dizkiete. Marc Iraderen autoestimua handitzeko asmoarekin, bere familiaren bideo bat jarriko dio. Gabrielak Jose Antonio hiltegi batera eramango du eta galdu duen koipearen bolumena erakutsiko dio. Arkaitzek, berriz, Robertorekin lehenengo saioan egindako apustua beteko du: Pagasarrira elkarrekin igoko dira.

'Cuerpos de Élite' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, eitb.eus-en eta ETB2n.

Informazio gehiago (2)