Gaur, 22:15ean
Erregearen argazkia apurtzearen ondorioak aztergai 'La Noche en Jake'n
A.H. | EITB
Iñigo Landa analista politikoak telebistan zuzenean apurtu zuen erregearen argazkia eta Arantza Ruizek gidatutako saioan azalduko du bere jarrera.
Gaur gauean, Iñigo Landa analista politikoa izango da gonbidatu 'La Noche en Jake' saioan. Felipe VI erregearen argazki bat, telebistan zuzenean, apurtzeko izan zituen arrazoiak azalduko ditu. Bere aurrean, kontrako iritziak defendatuko dituen Josean Izarra kazetaria izango da platoan. Horrez gain, Arantza Ruiz aurkezleak Juan Carpalsoro, EAEko fiskal nagusia elkarrizketatuko du, Landaren ekintzak inplikazio legalak izan ditzakeen ala ez aztertzeko.
Bestalde, Javier Vizcaíno, Martin Garitano, Naiara Pinedo, Juan Carlos de Julián, Danilo Albín, Andoni Unzalu eta Braulio Gómez solaskideek diru sarrerak bermatzeko errentaren inguruan arituko dira solasean. Diru-laguntza hau jasotzen dutenen arteko iruzurrak politikoki erabiltzen dira?
'La Noche en Jake' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.