Itxi

Audientzia

Zumaiatik zuzenean eskainitako kanpaikadek %20,1eko audientzia, ETBn

A.E.|EiTB

Leer en Castellano

Lehendakariaren mezuak %22,6ko audientzia izan du ETB1 eta ETB2 batuta.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ikus-entzuleen babes handia izan dute ETBn Gabon Zaharreko kanpaikaden erretransmisioak eta prestatutako saio bereziek ere, Kantar Media audientziak  neurtzen dituen enpresak emandako datuen arabera. Kanpaikaden erretransmisioak, alegia, %20,1eko audientzia zatia eskuratu zuen ETB1 eta ETB2ren artean. Euskaldunen artean, berriz %28,1eko da audientzia. Halaber, Mikel Pagadik Zuhaitz Gurrutxagak eta Sara Gandarak San Telmo ermitatik gidatutako saioak bataz beste 122.000 ikus-entzuleko audientzia izan zuen, eta 208.000 ikus-entzuleko audientzia metatua EAEn eta eragin esparruan.

Orobat, harrera ona izan zuten kanpaikaden aurretik eta ondoren eskaini ziren saio bereziek. Hartara, ETBko 'Feliz Memevieja' gauerdiaren aurretik emandako saioak %16,3ko audientzia zatia izan zuen, eta 164.000 ikus-entzuleko audientzia metatua. Halaber, ETB1en Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak  aurkeztutako 'Herri txiki Urte Berri Dong' tartea audientziaren %5,5ak ikusi zuen. Euskaldunen artean, berriz, %11,2koa izan zen audientzia. 'Guaiomini txu points' tarte bereziak eman zion segida festari %6,4ko audientzia-zatiarekin. Eurovision lehiaketaren parodia umoretsuak euskaldunen artean %14,5eko sharea lortu zuen.

%22,6ko audientzia Lehendakariaren mezuarentzat

Bestalde, Lehendakariaren urte amaierako mezuak %22,6ko audientzia eskuratu zuen ETB1 eta ETB2 batuta, azken zortzi urte hauetan lortutako emaitzarik onena, hain zuzen ere. ETB2n 'Lehendakariaren Mezuak' %18,4ko audientzia zatia izan zuen eta 135.000 ikus-entzulek jarraitu zuten EAEn eta eragin esparruan. ETB1eko emanaldiak, berriz, %4,2ko audientzia izan zuen eta euskaldun artean 9,4% izan zen share hori.

en share hori.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)