Itxi

12:05ean

Egun-eguneko politika gaiak, aztergai, gaurko 'En Jake' saioan

A.H. | EITB

Leer en Castellano

Saioak Javier de Andres Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari berriaren azken deklarazioak jasoko ditu, eta horrez gain, aurrekontuen gaineko negoziazioaz arituko da.

'En Jake' Xabier Lapitzek aurkezten duen saioak egun-eguneko politika gaiak aztertuko ditu gaur, eta, horretarako, Iñaki Anasagasti, Onintza Enbeita, Ricardo Crespo eta Jorge Hinojal kolaboratzaileen parte-hartzea izango du.

Besteak beste, Javier de Andres Espainiako Gobernuko EAEko ordezkariaren azken deklarazioak aztertuko dituzte, eta, gainera, Estatuko aurrekontuetarako negoziazioen nondik norakoak azalduko dituzte.

Horrez gain, Istambuleko atentatuaren egile materialaren bilaketa lanen azkeneko ordua gertutik jarraituko dute.

'En Jake' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 12:05etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

ng>

Informazio gehiago (2)