Itxi

'El Conquistador del Caribe'

'El Conquis' taldeak irabazi du Itsas Museoan antolatutako erronka

A.E. | EiTB

Leer en Castellano

Andoni Vazquez, Leire Garcia, Pedro Sanchez eta Iker Babio aritu dira Gotzon Mantulizek, Eneko Van Horenbekek, David Secok eta Raul Arribasek osatutako saioko taldearen aurka.

Your browser doesn’t support HTML5 video

'El Conquistador' taldeak irabazi du Euskal Telebistak Bilboko Itsas Museoan prestatutako erronka handia. Jai giroan jokatu da lehia ikusgarria, hain juxtu, astelehenean estreinatuko den 'El Conquistador del Caribe' saioaren emanaldia berotzeko.

'El Desafío de El Conquistador del Caribe' honetan, Gotzon Mantuliz, Eneko Van Horenbeke, David Seco eta Raul Arribas saioko irabazleek hartu dute parte. Aurrez aurre izan dute eitb.eus-en bidez aukeratutako lau laguneko taldea: Andoni Vazquez, Leire Garcia, Pedro Sanchez eta Iker Babio.

Proba zirraragarria Bilboko Itsas Museoaren atarian jokatu da, eta Julian Iantzi eta Jon Gomez aritu dira gidari Atyla itsasontzi-eskolan.

Probaren lehen zatian, lehiakideek igeri egin behar izan dute: kai ondoan dauden eskaileretan hasi dira, eta BigSup egiteko erabiltzen diren taulak dauden lekuan amaitu dute, 100 metro harago, alegia. Ondoren, taula gainera igo dira, Euskalduna zubirainoko ibilbidea arraunean egiteko. Probaren lehen bi zatiak gainditu ostean, sare batetik igo dira zubira hurrengo erronkarako pasea ematen dien lekukoa jasotzeko. Ondoren, zubitik Atyla ontzira joan behar izan dute, BigSup tauletan. Hori egin ondoren, talde bakoitzeko kide bat mastan gora igo da, soka bidez. Azkenik, programako bandera hartu duenak irabazi du erronka, eta gaurkoan' El Conquistador' taldeak eraman du. Talde irabazlearen kide bakoitzak Errekamendi dendetan kirol materiala jasotzeko txartela bat izan du sari.

Santiago Delgado y Los Runaway Lovers musika taldeak girotu du ekitaldia. Halaber, bertara joan diren lehen 2.000 lagunek 'El Conquistador'en salda hartu ahal izan dute, eta katilu berezia oparitu diete.

'El Conquistador del Caribe', astelehenetik aurrera

'El Conquistador del Fin del Mundo' saioaren 13. denboraldia urtarrilaren 16an, astelehenean, izango dugu programazioan'El Conquistador del Caribe' bihurtuta. Julian Iantzi gidari izango du beste behin telebistako realityrik gordinenak, Kolonbiako Karibea agertoki duela. Irabazteko edozer egiteko prest izango diren taldeek abentura berriei eta proba eta elkarbizitza gogorrari egin beharko diete aurre, 'El Conquistador' saioak orain arte urratu ez duen eremu batean. Gotzon Mantulizek webgunearen bidez emango die proben berri jarraitzaileei , eta gauza bera egingo du 'El Conquis' debatean.

Asteazkenero izango da ikusgai 'El Conquis' saioa, Patxi Alonsoren eskutik, urtarrilaren 18tik aurrera. Lehiakide ohiek, kapitain ohiek eta saioaren jarraitzaile adituek abenturaren nondik norako guztiak aztertuko dituzte. Aurten, Joseina Etxeberria eta Ainhoa Etxebarria esatariak izango dira debatean, 'El Conquis'ek entzuleen parte hartzea bultzatuko baitu horien eta Gaztea irratiaren bidez.

Bideoak (2)

Informazio gehiago (1)

Galeriak (1)