Itxi

Estreinaldia

'El Conquistador del Caribe'ren estreinaldia, gaur, ETB2n

Leer en Castellano

Aurtengo edizioa Kolonbiako Kariben izango da, elkarbizitzarako eta bizirik irauteko arriskuz beteriko tokia.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur helduko da 'El Conquistador del Caribe' saioa Euskal Telebistako bigarren katera (22:15ean). Programak 13 urte betetzen ditu, eta Kolonbiako Kariben ospatuko du urteurrena. Lehiakideek Amazonas espero dute abenturako agertoki bezala, eta hori izango da, hain zuen ere, aurtengo lehenengo sorpresa.

Irudimenak hondartza zuri eta luxuzko resort hoteletara eramaten gaitu Karibe irudikatzen dugunean, baina ez da horrela izango. Karibe itsasoan urakanak dira nagusi, eta arriskuak nonahi daude. Kokondoen atzean, sugez, armiarmaz eta eltxoz beteriko hostotza itxiko oihana ezkutatzen da.

Lehenengo kapituluan, lehiakide berrien eta kapitainen identitatea ezagutuko dugu, kanpamentua lortzeko borroka hasiko da eta kanporaketa hitza lehenbiziko aldiz agertuko da edizio honetan. Dena, beti legez, Julian Iantziren eskutik.

Euskal Telebistako programarik arrakastatsuena izateaz aparte, 'El Conquistador' saioak indar handia du sare sozialetan jarraitzaileen fideltasunari esker. Eta hori saritzeko, Gotzon Mantulizek grabazioaren atzean dagoen guztia hurbilduko dio ikusleari, beste behin ere.

Asteazkenean, 'El Conquis'

Asteazkenetan, Patxi Alonsok gidatzen duen debatea izango da protagonista. Aurrerapenak, irudi berriak, elkarrizketak eta iritziak izango dira Miramongo egoitzatik, zuzenean, ematen den show honen osagaiak. Gainera, aurten berrikuntza batekin dator 'El Conquis'. Joseina Etxeberria eta Ainhoa Etxebarria Gazteako set batean aituko dira sare sozialetan gertatzen den guztia kontatzen eta giroa animatzen.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)