Audientzia
Milioi bat jarraitzailetik gora du EITBk EGMren arabera
411.000 lagunek egiten dute bat Radio Euskadi, Gaztea, Euskadi Irratia, Radio Vitoria eta EITB Musikarekin informazioa jaso eta entretenitzeko
EITBko telebista eta irratiek, ETB, Radio Euskadi, Gaztea, Euskadi Irratia, Radio Vitoria eta EITB Musikak, 1.036.000 ikus-entzule dituzte EGMren urteko bigarren neurketaren arabera. Txostenaren emaitzak astearte honetan, uztailaren 5ean, eman dira jakitera eta lehen neurketarekin alderatuta apur bat gora egin du audientziak.
Irratiei dagokienez, orotara, 411.00 lagunek egiten dute bat EITBko Irratiekin, Radio Euskadi, Gaztea, Euskadi Irratia, Radio Vitoria eta EITB Musikarekin, astelehenetik ostiralera.
Euskarazko irratiak 201.000 entzule dituzte aste barruan Gaztea eta Euskadi Irratiak gora egin dute eta EITB Musikak bereari eusten dio. Gazteak 100.000 entzuleren muga gainditu du eta Euskadi Irratia 68.000 entzulera iritsi da. EITB Musikak, berriz, entzule kopuruari eusten dio ia 30.000 entzulerekin.
Radio Euskadik, bere aldetik,162.000 entzule ditu aste barruan EGMk emandako datuen arabera. Radio Vitoria astelehenetik ostiralera lider da Araban eta igo egin du entzule kopurua 34.000tik 48.000ra.
Urteko bigarren neurketa dugu Estudio General de Mediosek argitara eman duena, hirugarrena abenduan emango da ezagutzera. Elkarrizketa pertsonal eta telefono deien bidez egiten du galdeketa, hedabide guztien jarraipena.