Pilota
Bengoetxea VI-Larunbe / Victor-Albisu, gaur, ETB1en
EiTB
Binakako Txapelketako partidaren aurretik, Promozio Txapelketako Gorka eta Martija eta Peña II.a eta Ibai Zabala bikoteen artekoa izango da ikusgai.
Bengoetxea eta Victor
'ETB Kantxa' saioak Galdakaoko pilotalekuan jokatuko diren bi partidak eskainiko ditu gaur, 22:00etan hasita.
Lehendabizi, Gorka-Martija eta Peña II-I. Zabala bikoteen arteko Promozio Txapelketako partida izango da ikusgai, eta, ondoren, Bengoetxea VI-Larunbe eta Victor-Albisu bikoteen artekoa, Binakako Txapelketakoa.
Emanaldia ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahalko da, eta Xabier Euzkitze, Joxean Tolosa eta Elena Azpeitia arduratuko dira bertan gertatzen denaren kontakizuna egiteaz.