22:15ean
'El Conquis del Caribe', gaur gauean, Gaztea irratiaren erritmoan
A.E.|EiTB
Joseina Etxeberriak doinua jarriko die realityaren unerik onenei, eta Ainhoa Etxebarriak erabiltzaileek sare sozialetan 'El Conquistador del Caribe' saioari buruz zer esaten duten kontatuko digu.
Zertan datza aurten immunitatearen jokoak? Nolakoa izango da lehiakideak kanporatzeko lehiaren edo borrokaren dinamika? Nolakoak dira edizio honetako hiru kanpalekuak? Galdera hauen guztien erantzunak gaur gauean jakingo ditugu Patxi Alonsok gidatzen duen eztabaida saioan.
Aurten, 'El Conquis del Caribe' berrikuntzekin datorkigu; izan ere, Gaztea irratiko esatariek saioan parte hartuko dute. Joseina Etxeberriak doinua jarriko die realityaren unerik onenei, eta Ainhoa Etxebarriak, berriz, sare sozialetan erabiltzaileek esaten dutena laburbilduko digu platoan bertan.
Gainera, Patxi Alonsok 'El Conquis' saioan adituak diren sei tertuliakide izango ditu ondoan; Gotzon Mantuliz, Eneko Van Horenbeke, Raul Arribas, Nerea Arriaga Txirrita, Isa Landa eta Begoña Alonso ('Safari Wazungu' saioko lehiakidea), besteak beste. Beraiekin batera, 13. edizio honetako lehiakideen senitarteko eta lagunak eseriko dira bertan.
Halaber, Gotzon Mantulizek Kolonbian egin dituen erreportaje bereziak, saioan bertan ikusi ez ditugun irudiak eta bigarren ataleko aurrerapenak ikusteko parada izango dugu.
'El Conquis del Caribe' eztabaida saioa asteazkenero izango da ikusgai, 22.30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.