Itxi

00:05ean

Luma pisuko bi norgehiagoka, gaur, 'Boxeo Izarrak' saioan

EiTB

Oscar Valdez eta Hiroshige Asawaren arteko Munduko Txapelketa eta Joseph Diaz eta Jayson Velezen arteko norgehiagoka izango dira ikusgai, ETB1en.

Gaur, saio osoa luma pisuko boxeolariei eskainiko die 'Boxeo Izarrak'. Lehenengo eta behin, Oscar Valdez eta Hiroshige Asawaren arteko Munduko Txapelketa ikusi ahal izango da. Mexikarrak egindako 20 borrokaldiak  irabazi ditu eta pisu txikiko boxeolaria izateko jotzaile handia da. Japoniarrak dituen zenbakiak hauexek dira: 30 garaipen, galdutako 3 eta berdindutako 4.

Hurrengo neurketan, Joseph Diaz eta Jayson Velez arituko dira. Diaz estatubatuarra, orain arteko 19 borrokaldietan nagusitu da, eta Velezek norgehiagoka bakarra galdu du. Azken neurketan, Kamillaszczyk poloniarra ezagutuko dugu. Hau ere borrokaldirik galdu gabe dago oraindik.

'Boxeo Izarrak' saioa gaur gauean izango da ikusgai, 00:05ean, ETB1en.

Informazio gehiago (1)