Itxi

8:30ean

Eduardo Madinari elkarrizketa, asteazkeneko 'Egun On Euskadi' saioan

A.A.

EITB

Ohiko edukiekin batera, Sanferminetako entzierroa eskainiko du ETB-2ko albistegiak.

Asteazkenean, uztailak 7, goizeko 8:30ean hasiko den "Egun On Euskadi" albistegiak Sanferminetako entzierroa eskainiko du lehenik eta behin. Iñaki Errea izango dute berriemaile Iruñetik zuzenean, aurtengo lehen lasterketaren nondik norakoak eta jaien hasierako orduak nola joan diren azaltzeko.

Ohiko egiturari jarraituz, eguneko berri nagusien kontaketa, eguraldiaren iragarpena eta trafikoaren errepasoa egingo ditu Vanessa Sanchezek. Ondoren, solas tartea zabalduko du Aitzol Zubizarretak, Aitor Ubarretxena, Juan Carlos de Julian eta Jose Mari Pastor lagun dituela.

Saioaren azken txanpan, Eduardo Madina PSOEren Bizkaiko diputatuari elkarrizketa egingo dio Aitzol Zubizarretak aktualite politikoa hizpide hartuta.