Audientzia
'El Conquistador del Caribe', lider bere ordutegian
A.E.|EiTB
354.000 ikus-entzulek jarraitu zuten lehen kanporaketarekin amaitu zen saioaren bigarren atala.
'El Conquistador del Caribe' saioa audientzia-buru izan zen bere ordutegian atzo. Bigarren atal honek, hartara, %14,8ko audientzia-zatia eskuratu zuen, eta, bataz beste, 151.000 laguneko audientzia izan zuen EAEn eta eragin esparruan. Halaber, lehen kanporaketa izan zen atzoko saioan: Ehiarnek Gorrotxaren aurkako duelua galdu zuen, eta saioa utzi behar izan zuen. 354.000 ikus-entzulek jarraitu zuten uneren batean atal hori.
Interneten 'El Conquistador del Caribe'ren edukiek eitb.eus webgunean jarraipen handia izan zuten. Edukirik ikusienak honako hauek izan ziren: gauean emango zena aurreratzen zuten bideoak, streaming bidezko saioaren zuzeneko emanaldia eta aurreko asteko atal osoa EiTB Nahieranen.
Sare sozialetan oihartzun handia izan zuen beste behin saioak. Twitterren joera izateaz gain, gauerdian #conquis2 traola Estatu guztiko gai komentatuen artean egon zen.
Twitterreko @el_conquis kontuko txioak 12.000 aldiz ikusi ziren. Facebooken, berriz, saioaren inguruan argitaratutako guztia 100.000 lagunengana zabaldu zen.
na zabaldu zen.