Itxi

Gaur, 22:15ean

'Pichien' eta auzokideen arteko liskarra, 'Equipo de Redacción' saioan

EiTB

Leer en Castellano

Ana Criado bitartekari profesionala bi aldeak mahai batean esertzen saiatuko da, egunez egun gero eta larriagoa den arazoari konponbidea emateko.

Gaur gauean, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en, 'Equipo de Redacción' saioa kalera irtengo da 'Pichiak' izenaz ezaguna den Manzanares-Cortes familiaren eta Bilboko Ollerieta auzoko eta Gasteizeko Abetxuko auzoko auzokideen arteko liskarraren azken ordua aditzera emateko.

'Pichiak' klanak hamarkada bat baino gehiago darama Bilbon, baina azken urte honetan auzokideekin dituzten liskarrak gora egin dute. Azken hauek lapurretak, mehatxuak eta erasoak jasan behar izan dituztela diote. Manzanares familiak, berriz, auzoa uztera behartzeko jazarpena salatu du. Orain dela hilabete batzuk Gasteizera pasa zen arazoa, ijito familia batek Abetxuko auzo bateko etxe bat okupatu zuenean.

Manzanares familiarekin eta bi auzoetako auzokideekin egongo da 'Equipo de Redacción' saioa, eta bizikidetasunaren aldeko pauso bat ematen saiatuko da. Ana Criado bitartekari profesionala bi aldeak mahai batean esertzen saiatuko da, egunez egun gero eta larriagoa den arazoari konponbidea emateko.

Maria Luisa, Manzanares familiaren matriarka, entzuteko aukera izango dugu, eta Abetxuko auzoan duten etxean sartuko dira familia osoa ezagutzeko. Horrez gain, arratsaldero antolatzen diren mobilizazioetara ere gerturatuko dira. Osteguneko 'Equipo de Redacción' saioaren helburua bi aldeak elkarrizketan aritzea da.

'Equipo de Redacción' ETB2n eta eitb.eus-en izango da ikusgai, 22:15etik aurrera.

15etik aurrera.

Informazio gehiago (2)