Kargatzen...
Itxi

22:30etan

'Bon Appetit' filma, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

Leer en Castellano

David Pinillosek zuzendutako film dramatiko honetan, Unax Ugalde eta Nora Tschirner dira protagonistak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Euskal Telebistako lehenengo kateak eta eitb.eus webguneak Bon Appetit filma eskainiko dute gaur gauean, apirilak 15. David Pinillosek zuzendutako film dramatiko honetan, Unax Ugalde eta Nora Tschirner dira protagonistak.

Daniel sukaldari gazteak bere ametsa bete du: Thomas Wackerlek Zurichen duen jatetxe ospetsuan lan egitea. Hanna jatetxeko sommelierra da, eta harreman berezia sortuko da euren artean, elkar ezagutu orduko. Danielek arrakasta profesionalaren eta maitasunaren artean erabaki behar izango du.

Bon Appetit filma 22:30etatik aurrera izango da ikusgai gaur ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)