Itxi

Audientzia

'El Conquistador del Caribe' audientzia-buru, bere ordu tartean

A.H. | EITB

Leer en Castellano

Abentura realityak %14,2ko kuota eta 304.000 ikus-entzule lortu zituen.

'El Conquistador del Caribe' bere ordu tartean audientzia buru izan zen laugarren aldiz jarraian. Abentura realityak %14,2ko kuota eta 304.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen Euskadin eta eragin eremuan. Estreinatu zenetik, Julian Iantzik aurkeztutako saioa euskal ikus-entzuleen aukerarik gustukoena bihurtu da astelehen gauetan.

Aste honetako saioan, Angela kanporatu zuten La Kaixerren kontrako dueluan, Marcelo eta David Secoren arteko tentsioak azaldu ziren eta Erkuren taldeak irabazi zuen desafioa.

eitb.eus eta sare sozialak

'El Conquistador del Caribe' saioak eitb.us-eko web berezian eta sare sozialetan izandako arrakasta bat etorri da telebistan lortutako audientziarekin. Hartara, astelehenean saioaren gaineko edukiak kontsumitu zituzten milaka lagunen bidez (bideo, informazio, zuzeneko streaming... ) eta egindako komentarioei esker, joera  bilakatu zen Twitterren #conquis4 etiketa. Esate baterako, @el_conquis kontu ofizialeko txioek 100.000 inpresio baino gehiago izan zituzten. Facebook bidez, 30.000 lagunek baino gehiagok egin zuten bat 'Conquis'eko edukiekin.

'eko edukiekin.

Informazio gehiago (1)