00:15ean
Pisu astuneko kanporaketak, gaurko 'Boxeo Izarrak' saioan
A.H. | EITB
Horrez gain, Andoni Gago eta Ibon Larrinaga boxeolari euskaldunak izango dira protagonista.
Gaurko 'Boxeo Izarrak' saioak pisu astuneko munduko txapelketako kanporaketa eskainiko du. Dillian Whyte eta Dereck Chisora britainiarrak izango dira aurrez-aurre. Chisorak 26 borrokaldi irabazi ditu eta 6 galdu. Whytek 19 garaipen lortu ditu eta bakarra galdu du.
Bigarren neurketa, pisu superertainekoa izango da. Rocky Fielding britainiarrak eta Istvan Zeller hungariarrak neurtuko dituzte indarrak. Firldingek 23 borrokaldi egin ditu eta bakarra galdu du.
Saioaren bigarren atala euskal boxeolariei eskainiko diote. Joan den larunbatean, Bilbon, Andoni Gagok eta Ibon Larrinagak egin zituzten norgehiagokoak zuenganatuz.
'Boxeo Izarrak' gaur emitituko da, 00:15etik aurrera, ETB1en.