Itxi

Asteburuan

Azaleko minbiziaz, aste honetan, 'Teknopolis' saioan

A.E.|EiTB

Leer en Castellano

Bereziki melanomaz jardungo dute zientzia eta teknologia saioan.

Azaleko-minbizia izango dute hizpide asteburu honetan 'Teknopolis' saioan, eta haren barruan motarik gaiztoena den melanomaz arituko dira bereziki.

Azalekoa da minbizia guztien artean ohikoena. Eta, aldi berean, azalean agertzen denez, begi-bistan, diagnostiko goiztiarra egiteko aukerak oso handiak dira. Hala gertatu zen Maria Jesús Aguilloren kasuan. Melanoma diagnostikatu zioten duela 10 urte, eta, harrez gero, bi ebakuntza eta prebentzio-tratamendu bat pasatu ditu. Gurutzeta Ospitaleko dermatologia-zerbitzuko medikuak arduratzen dira Aguilloren kasuaz. Dermatologo horiek, gainera, ikerketa-proiektu handi baten parte dira. Izan ere, Euskal Herriko Unibertsitatean hainbat talde ari dira lanean melanoma ikuspegi guztietatik ezagutzeko.

Ikuspegi bat, noski, tratamendua da. Stemtek enpresan botika berriak probatzen dituzte: enpresa farmazeutikoek garatutako molekulen eraginkortasuna neurtzen dute, Stemtek-en bertan garatutako teknika baten bidez.

'Teknopolis' larunbatean dago ikusgai, 13:30ean, ETB1en; eta igandean, 10:00etan, ETB2n.

ETB2n.

Informazio gehiago (1)