Kargatzen...
Itxi

21:05ean

'Bagoaz Basakabira' erreportaje berezia, gaur gauean, ETB1en

A.E.|EiTB

Leer en Castellano

'Go!azen'eko aktoreek 'Bago!az'eko hautagaiak aurkeztuko dituzte.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur gauean, 'Bagoaz Basakabira' erreportaje berezia izango dugu ikusgai, 21:05ean hasita, ETB1en. Bertan, 'Go!azen'eko aktoreek 'Bago!az' saio berriaren hautagaiak aurkeztuko dituzte, eta telesailean parte hartzeko ametsa duten artista gazte hauei aholkuak emango dizkiete.

'Bago!az' saioko lehiakideak 'Go!azen'eko aktoreekin bilduko ditu ETBk, eta euren artean hitz egingo dute. Telesail ospetsuko sekuentziaren bat gogoratuko dute, elkarrekin abestu... Halaber, lehiakide batzuek Basakabiko gune batzuk ezagutzeko aukera izango dute. Beste lehiakide batzuen castingak ere ikusteko aukera izango da.

Aukera ezin hobea izango da, datorren asteazkenean, otsailaren 22an, Zuriñe Hidalgok aurkeztuta estreinatuko den 'Bago!az' saioaren atariko gisa.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)