Audientzia
'El Conquistador' bere ordu tartean nagusi, % 16ko audientziarekin
A.H. | EITB
Abentura realityak 329.000 ikus-entzuneko audientzia metatuta lortu zuen Euskadin eta eragin-eremuan.
'El Conquistador del Caribe' abentura realitya bere ordu tartean audientzia-buru izan zen, berriz ere. Asteleheneko saioak, 6. atalak, % 16ko audientzia-zatia eta 329.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen Euskadin eta eragin-eremuan. Sei astez jarraian izan da nagusi 'El Conquistador' astelehen gauean.
Asteleheneko atalean tentsio momentuak bizi izan ziren asanbladan eta Rebecaren kanporaketarekin amaitu zen. Ipar lehiakidearen kontra lianen duelua galdu ondoren, adierazpen gogorrak egin zituen Rebecak talde berdearen egoeraren inguruan. David Seco kapitainak emakumeak alde batera uzten dituela, eta Saioak arrantzale batzuen eskutik janaria lortu zuela aitortu zion Julian Iantziri.
eitb.eus eta sare sozialak
'El Conquistador del Caribe' saioak eitb.eus-eko web berezian eta sare sozialetan izandako arrakasta bat etorri da telebistan lortutako audientziarekin. Hartara, milaka lagunek saioaren gaineko edukiekin (bideo, informazio, zuzeneko streaming... ) bat egin zuten astelehenean.
Twitterren egindako komentarioei esker, joera bilakatu zen #conquis6 etiketa eta @el_conquis kontu ofizialeko txioek 75.000 inpresio baino gehiago izan zituzten. Facebook bidez, 40.000 lagunek baino gehiagok egin zuten bat 'Conquis'eko edukiekin.
'eko edukiekin.