Itxi

22:30ean

'Doble Vida' suspensez beteriko filma, gaurko 'LND'n

A.H. | EITB

Leer en Castellano

Saioak gainera, Marta Etura aktorea hartuko du protagonista, eta Fechas de pelikula atal berria estreinatuko du.

Gaur gauean, 'La Noche de…' saioak Doble Vida suspensez beteriko filma eskainiko du, 50. hamarkadan arrakasta handia izandako eleberri batean oinarritutako pelikula. Berain artean oso ezberdinak diren bi gizon ditu protagonista, eta biek, ezaugarri berdin bakarra izango dute: aurpegia. Felix Linaresek pelikularen filmazioaren eta aktore zerrendaren datu guztiak azalduko ditu, emanaldiaren aurretik.

Bestalde, El guardián invisible, Dolores Redondo idazlearen eleberri arrakastatsua oinarri hartzen duen filmaren estreinaldia hizpide hartuta, Marta Etura aktore protagonistaren inguruko erreportajea eskainiko du saioak. Marta donostiarra da, Realeko jokalari baten biloba, eta zazpi euskal abizen ditu. Todos los apellidos de Marta Etura atalean errepasatuko du saioak aktorearen ibilbide pertsonal eta profesionala.

Gainera, 'LND'k atal berria estreinatuko du: Fechas de película, egun hauetan ospatu beharreko fikziozko urteurrenak gogoratuko dituen atala.

Amaitzeko, Transpotting 2 saioaren estreinaldia hizpide hartuta, Hollywooden droga gaindosiaren ondorioz eman diren heriotza kasu harrigarrienen berri emango du La muerte os sienta tan mal atalak.

'La Noche de… Doble vida' gaur izango da ikusgai 22:30ean eitb.eus-en eta ETB2n.

p>

Informazio gehiago (1)