Audientzia
'El Conquistador', berriz ere audientzia-buru, astelehenean
A.H. | EITB
Realityak %17,4ko audientzia-zatia eta 301.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zituen.
'El Conqusitador del Caribe' audientzia buru izan zen berriz ere asteleheneko ordutegi nagusian, eta %17,4ko audientzia zatia eta 301.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu Euskadin eta eragin eremuan.
Asteleheneko atalean, Gorrotxak agur esan zion abenturari Saioaren kontrako duelua galdu ondoren. Baina nahiz eta realityan jarraitzea lortu, Saioaren iruzurrek ondorio larriak izan zituen talde berdearentzat, inmunitate jokotik at gelditu ziren eta kanpamendu txirora bidali zituzten. Horrez gain, Idoiak bertan behera utzi zuen abentura.
'El Conquistador' audientzia-harrera oso ona izaten ari da hamahirugarren denboraldi honetan. Zazpi astez jarraian bere ordu tartean nagusi izan da eta denboraldiak, bataz beste, %16,6ko sharea eta 349.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu.
eitb.eus eta sare sozialak
'El Conquistador del Caribe' saioak eitb.eus-eko web berezian eta sare sozialetan izandako arrakasta bat etorri da telebistan lortutako audientziarekin. Hartara, milaka lagunek saioaren gaineko edukiekin (bideo, informazio, zuzeneko streaming... ) bat egin zuten astelehenean.
Twitterren egindako komentarioei esker, joera bilakatu zen #conquis7 etiketa eta @el_conquis kontu ofizialeko txioek 85.000 inpresio baino gehiago izan zituzten. Facebook bidez, 34.000 lagunek baino gehiagok egin zuten bat 'Conquis'eko edukiekin.