22:30etik aurrera
Urdinek kapitaina aukeratu beharko dute, gaur, 'Conquis'en
EiTB
Aste honetako immunitate-jokoa kokoen jokoa izango da, eta lehiakideek ahalik eta koko-ur gehiena lortu beharko dute.
Gaur gauean, 'El Conquistador del Fin del Mundo'ren zortzigarren atalean, talde urdinak kapitain berria aukeratu beharko du immunitate-jokoa hasi aurretik. Kokoen jokoa izango da aste honetako taldekako proba.
Gorrotxa eta Idoia gabeko lehen atala izango da astelehen honetakoa. Urdinek immunitate-jokoa egin aurretik hartu beharko dute erabakia: kapitain berria aukeratu edo, aurrekoan bezala, Vilarinek bete dezala Marcelo Ferreirak utzitako lekua. Iritzi guztien gainetik, Olgarena nabarmenduko da; kapitaina astero aldatzen joatea proposatuko du. Izan ere, kapitaina ezingo dute batzarretan izendatu.
Bestetik, aste honetako immunitate-jokoa garaiera handian jokatuko da. Enbor batzuetara lotuta dagoen sare batera igo beharko dute jokalariek. Sarea kokoz beteta dago, eta parte-hartzaileen helburua horien barruko ura lortzea izango da. Ahalik eta koko-ur gehiena batu beharko dute jokoa irabazteko. Proban, agerian geratuko dira indartsu ez daudenak, eta, erorketa eta deskalifikazioen ondorioz, joko borrokatuena izango da.
'El Conquistador del Caribe' astelehenero izan ohi da ikusgai, 22:20 aldera, eitb.eus-en eta ETB2n. Aurreko atal guztiak, berriz, EiTB Nahieran atarian daude eskuragarri.