Itxi

Mugaldekoak

Florentino aurkitzeko edozer gauza egiteko prest egongo da Iriarte

A.H.

EITB

Asteazkeneko atalean kezkak geroz eta handiagoak izango dira Comette sarearen barruan, argi dago sator bat dutela beraien artean.

Asteazken honetan "Mugaldekoak" telesailean, Iriartek berriro ere presionatuko du Sebastian, Florentino harrapatzeko nahiak bultzatuta. Sebastianek informazioa bildu eta emango dio, baina oraingoan ere ez dute Florentino harrapatuko, baina haren laguntzaile garrantzitsu batzuk topatuko dituzte. Comette sarean kezkatuta daude, argi dago sator bat dutela eta denak dira susmagarriak. Gainera, orain jende gehiago behar dute. Florentinok Sebastian proposatuko du.

Iriartek jakingo du mutilak Florentino zelatatzen ibili zirela eta ikerketa hortik bideratzea erabakiko du. Horretarako apaizaz baliatuko da. Honek, infernuaren mehatxuaz, mutilak Florentinoren berri ematera behartuko ditu. Mutilak ez dakite non dagoen, baina badakite Angela arropa eramatera joaten zaiola basora.

Bestalde, Bernardek Miren ezagutuko du Manuelen etxean kasualitatez eta berehala sortuko da elkarrenganako interesa. Arriskuei muzin egin eta Bernard bisitan joango zaio ostatura.

Orson, ordea, Inglaterrara bueltatuko da eta bertan egonda Patrok gutun bat idatziko dio, kontu oso garrantsitzu bat esanez.

Mateo semearen ondarren bila ari da oraindik. Irenek laguntza eskatuko dio Juani eta honek ezetz esango dio, bere printzipio eta bere kargu politikoaren kontra joatea litzatekeelako.

"Mugaldekoak" asteazken honetan dago ikusgai gaueko 22:00etatik aurrera ETB-1en.


Bideoak (1)