22:13an
Esti eta Leire, euren kanporaketen inguruan, gaur, 'El Conquis'en
A.E.|EiTB
Manu Maritxalarren saihetseko lesioa, hurrengo ataleko immunitate proba eta bi lehiakide gonbidatuen sekretuak izango dituzte hizpide 'El Conquis'en.
Esti eta Leire, igandean kanporatu zituzten talde gorriko lehiakideak, hartuko dituzte gaur gauean 'El Conquis' eztabaida-saioan. Leirek bizkarreko minaren ondorioz utzi zuen abentura, eta lehiakideen animoak jasota joan zen etxera. Estik, berriz, Adrianaren aurkako dueluan neurtu zituen indarrak, baina jarraitzeko gogorik gabe egin zuen jokoa, itxura batean. Biak ala biak kanporaketei buruz arituko dira, eta Nerea Pascual dueluaren ondoren kanpamentura itzuli zenean hartutako irudiak komentatuko dituzte. Aste honetako saioan, halaber, Manu Maritxalarren saihetsetako lesioaren bilakaera ikusi eta Estiren eta Leireren sekretuak jakin ahal izango ditugu.
Hau guztia komentatzeko, Isa, Gotzon, Eneko, Raul, Leku eta Enara egongo dira platoan. Dena den, sorpresak ere izango dira, eta oraindik Kolonbian dagoen pertsonaiaren bat ere agertuko da. Joseina Etxeberriak musikaz animatuko du saioa, eta Ainhoa Etxebarriak asteko txio nabarmenenak ekarriko ditu.
Saioa biribiltzeko, lehiaketa bat jarriko dute abian ikus-entzuleentzat. Saria Kariberako bidaia bat izango da.
'El Conquis del Caribe' asteazkenero izaten da ikusgai, ETB2n eta eitb.eus-en, 22:15 aldera, 'Eguraldia' saioaren ostean.
en ostean.